Hona hemen gure udalerrian bisitatzeko modukoak diren eraikinik interesgarrienak:

SALBATORE ELIZA: XVI. mendekoa da. Domingo Ezeiza hargin ospetsuak berreraiki zuen. Korridore bakarreko eliza da eta oinarri laukizuzena du. Aurreko partea, aldare-aldea, poligonoa da. Atzealdean, berriz, korua dago estilo gotikodun ganga batzuen gainean. Korurako atea ere gotikoa da.

Elizak alboetako batean dorre hexagonala du. Kanpaia eta erlojua daude bertan. Dorrea ez da Ezeiza harginaren lana, geroagokoa baita. Elizaren

Elizaren erdian beste kanpai bat dago, dorrekoa baino txikiagoa: XIX. mendearen erdialdera arte oraingo elizaren arkupean zegoen hilerriarena izan zen.

Elizaren erretaula urre-kolorekoa eta estilo barrokokoa da. Hiru bankada ditu, goratzen diren eta erretaula hiru zatitan banatzen duten urre-koloreko zutabeekin. Zutabeen taila oso ikusgarria da. Erretaulak, berriz, hainbat pintura erlijioso ditu. Erdikoa, Sagrarioaren gainekoa, da ederrena eta Jaunaren Igokundea irudikatzen du.

Elizaren erdian San Migeli eskainitako aldarea dago. Irudia San Migel ermitatik ekarri zuten, ermita erabat hondatu baino lehen. Elizaren atzealdean hiru arku daude, koruaren oinarri. Erdikoa alboetako baino handiagoa da. Eliza baino geroagokoak dira.

SAN KRUZ SANTUTXOA. Garai batean Santiagoko Bidean zegoen. Gaur egun probintzian horrelako santutxo gutxi geratzen dira. Hareharrizkoa da eta lau alboetan Kristoren pasioa gogorarazten duten sinboloak ditu.

SANTA MARIA ERMITA: Pribatua da eta Felipe Azurmendiren erretaula du.

SANTA ANA ERMITA: Koate auzorako bidean dago eta udalerriko ermitarik interesgarriena da. Trapezio-forma dauka eta, ondorioz, teilatuak hiru erpin ditu. Atea arku-formakoa da eta ur bedeinkatuaren ontzi bana du albo bakoitzean.
Barrualdea hainbat koloretan margotuta dago. Aldareak balio artistiko handiko taila du; bertan, XVI. mendeko Santa Anaren irudia agertzen da, Santa Katalinaren eta Santa Marinaren bi irudi osagarrirekin batera. Elementu guztiek aldare oso ederra bihurtzen dute.

ORIAR: gaur egun egoera kaskarrean badago ere, argi antzematen zaio antzina udalerriko etxerik garrantzitsuena izan zela.

GUADALUPEKO AMAREN ERMITA: garai batean Torrea baserriarena zen, baina gaur egun parrokiarena da. 1990ean zaharberritu egin zuten. Hirigunean kokaturiko ermita ederra da.

ZUBIZARRETAKO ZUBI ZAHARRA:

UDALETXEKO BALKOIA:
TOKIA: Kale Nagusi, 12
Egilea: Koldobika Jauregi
Inaugurazio-urtea: 1995


   
JUAN MARIA JAUREGIREN ESKULTURA:
TOKIA: Joxe Iturrioz kalea
Egilea: Joxe Lasa Iturrioz
Inaugurazio-data: 2002-07-29