“LEGORRETA herri lasaia, baketsua eta atsegina baino zerbait gehiago da niretzat.

LEGORRETA giza talde bat da, urrats asko eman dituena eta ematen ari dena proiektu eta ilusio ugari gauzatzeko eta bizikidetasunean oinarritutako etorkizuna izateko.

Eta zeregin horretan oso garrantzitsua da herritar eta bisitari guztion laguntza, zure laguntza alegia. Web honen bitartez, gu ezagutzeaz gain, gure bizitza hobetu eta aberastu dezazun nahi genuke.

Eskerrik asko!
Xabier Iraola Agirrezabala. Legorretako alkatea