- HERRIKO JAIAK: Igokundearen jaia. Ez du egun zehatzik; aste santua igaro eta 40 egunera izaten da. 2003an, maiatzaren 29tik ekainaren 1era bitartean ospatuko dugu.. - KORPUS EGUNEKO JAIA: Orain dela urte batzuk jaieguna zen eta Igokundearen 3. ostegunean ospatzen zen. Orain, jaieguna ez denez, aste bereko larunbatean ospatzen dugu. Jai herrikoia da. Bertako ekitaldirik garrantzitsuena koadrila guztien arteko merienda da. Udalak dohainik ematen duen ardo-upel baten inguruan egiten dute plazan eta karakolak dira jaki nagusia. Aspaldi-aspalditik datorren tradizioa da. - KULTUR ASTEA: urriaren azken asteazkenetik igandera bitartean egiten dugu. Urtero aldatzen da programa. - GAZTAINA-JANA: ez dauka egun zehatzik eta Ikasleen gurasoen elkartearen eta udalaren artean antolatzen dugu - TALO-JANA: Santa Ageda gauean (otsailaren 4an) antolatzen dugu Ikasleen gurasoen elkartearen eta udalaren artean eta udalerriko zenbait emakumek laguntzen digute, taloak eginez. - ANTZERKI-JARDUNALDIAK: normalean ekainean izaten dira, ikasturtea bukatu baino lehentxeago. Ikastetxean tailer gisara interpretazio-eskolak ematen dituen udalerriko antzerki-aktore gazte batek antolatzen ditu, Ikasleen gurasoen elkartearen eta udalaren laguntzarekin. Jardunaldiotan inguruko udalerrietako ikastetxeetako ikasleek hartzen dute parte. - GABONAK: haurren oporrak hasteaz bat, hainbat ekitaldi jartzen dira martxan: batzuk haurrentzat (gehienak) eta beste batzuk helduentzat. Udalaren, Ikasleen gurasoen elkartearen eta sozietateen artean antolatzen ditugu
- SAN JUAN FESTA - UDALEKU IREKIAK -
GAZTE FESTA |