| Patxi Ezkiaga Kultur Etxea | ||
-
Udal Liburutegia: Kultur Etxearen beheko solairuan
dago. Astelehenetik ostiralera egoten da irekita 17:00etatik 20:00etara,
abuztuan izan ezik, abuztuan itxita egoten delako. - Erabilera anitzeko aretoa: Kultur Etxearen bigarren solairuan dago. Jende askok erabiltzen du bilerak egin, hitzaldiak eman eta abarrerako. |
![]() |
|
| -
Escuela municipal de música: Telefono de Contacto: 943-084000 Campaña de Matriculación Días: Del 18 al 20 de junio; los que se inician en la Escuela de Musica y los que tiene que elegir instrumento Del 19 al 23 de Mayo, los que cursan Taller, Lenguaje Musical y/o instrumento. Lugar: Oficinas Municipales Horario de 7:30 horas de la mañana a 15:00 horas Coste de la matricula: 30 € Cursos: Taller Musical: Lenguaje Musical Instrumento: TXISTUA TRIKITIXA ACORDEON PIANOA FLAUTA TRAVESERA SAXOA NOTA: No se admitirán bajas una vez empezado el curso, teniendo que abonar las 10 mensualidades correspondientes. |
||
Udal
zinema: Saioak bi taldetan banatzen dira: |
||
-
Helduentzakoak: ostegunetan izaten dira 20:00etan. Udalerriko gazte-talde
batek antolatzen ditu. Filmak udalak erosten ditu baina beraiek aukeratzen
dituzte. Publizitateaz ere haiek arduratzen dira. Abenduaren 8an: E.T. EL EXTRATERRESTRE (publiko guztientzat) Abenduaren 15ean: BALTO-AVENTURA EN LA TIERRA DEL HIELO (publiko guztientzat) Abenduaren
22an: RUDI TERRIA (publiko guztientzat) |
||
| Agenda | ||
|
- HERRIKO JAI NAGUSIAK: Igokundearen jaia. Ez du egun zehatzik; aste
santua igaro eta 40 egunera izaten da. 2003an, maiatzaren 29tik ekainaren
1era bitartean ospatuko dugu.
- GORPUZTI-EGUNA: Orain dela urte batzuk jaieguna zen eta Igokundearen 3. ostegunean ospatzen zen. Orain, jaieguna ez denez, aste bereko larunbatean ospatzen dugu. Jai herrikoia da. Bertako ekitaldirik garrantzitsuena koadrila guztien arteko merienda da. Udalak dohainik ematen duen ardo-upel baten inguruan egiten dute plazan eta karakolak dira jaki nagusia. Aspaldi-aspalditik datorren tradizioa da. - KULTUR ASTEA: urriaren azken asteazkenetik igandera bitartean egiten dugu. Urtero aldatzen dugu programa. - GAZTAINA-JANA: ez dauka egun zehatzik eta Ikasleen gurasoen elkartearen eta udalaren artean antolatzen dugu. - TALO-JANA: Santa Ageda gauean (otsailaren 4an) antolatzen dugu Ikasleen gurasoen elkartearen eta udalaren artean eta udalerriko zenbait emakumek laguntzen digute, taloak eginez. - ANTZERKI-JARDUNALDIAK: normalean ekainean izaten dira, ikasturtea bukatu baino lehentxeago. Ikastetxean tailer gisara interpretazio-eskolak ematen dituen udalerriko antzerki-aktore gazte batek antolatzen ditu, Ikasleen gurasoen elkartearen eta udalaren laguntzarekin. Jardunaldiotan inguruko udalerrietako ikastetxeetako ikasleek hartzen dute parte. - GABONAK: haurren oporrak hasteaz bat, hainbat ekitaldi jartzen dira martxan: batzuk haurrentzat (gehienak) eta beste batzuk helduentzat. Udalaren, Ikasleen gurasoen elkartearen eta sozietateen artean antolatzen ditugu. - DANTZARI TXIKI EGUNA - SAN JUAN FESTA - UDALEKU IREKIAK - GAZTE-FESTA |
||