Oharra
 
Honen bitartez, datorren ekainaren 21ean, GI-2131 Errepidea eguerdiko 11,30etatik 12,30etara bere 3,500 kilometrotik 4,500 kilometrora ibilgailuen trafikorako itxirik egongo dela jakinerazten da Legorretako XXV. Herri Krossa dela eta.

Legorretako XXV. Herri Krossa goizeko 11,30etan hasiko da eta 16 urte beteak dituen orok lasterketa hasi baino ordubete lehen Bilkoin Elkartean izena eman ahal izango du. Ibilbideak 8 kilometrotako luzera izango du eta izen-ematea dohainik da. Lehenengo hiru gizon-emazkumezkoentzat garaikurrak izango dira eta baita lehenengo herritarrentzat ere. Lehenengo ehun sailkatuek kamixeta bat lortuko dute eta lasterketa amaitzerakoan loteak oparituko dira partaide guztien artean eta hamaiketako bat eskeiniko zaie. Dutxa eta masaia zerbitzuak ere izango dira.

Besterik gabe, kirol ekitaldi honetan parte hartuko duzuelakoan eta gure jokaera ulertuko duzuelakoan, eragozpenak barkatzea erregutzen dizuet eta Korputs egun zoriontsu bat opa.

Legorretan, 2003ko ekainaren 10ean.